XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Archivo menuko Guardar hautatzea edo tresna-barrako Guardar botoia erabiltzea.

Bestalde, izen berria eman edo beste leku batean gorde nahi bada, Archivo menuko Guardar como erabili behar da.

Fitxategiari izena ematean ezin zaio 8 karaktere baino gehiagokoa eman; ez baitu onartzen. Luzeagoa idatziz gero, mezu bat azalduko da, izena ez dela onargarria esanez.

12. ariketa Egin zuk ere adibidean azaldutakoa, gorde sarturiko datuak diskete batean AURREKON.XLS izenaz.

3.2. LAN-LIBURUA IREKI

Fitxategi batean gordeta dagoen lan-liburu bat berreskuratu eta pantailara ekartzeko, menutik edo tresna-barrako botoien bidez egin daiteke beti bezala:

1.- Archivo menuko Abrir hautatuz:

2.- Tresna-barrako Abrir botoia erabiliz:

Bietako edozein aukera erabiliz ere, elkarrizketa-koadro bat irekitzen da:

Elkarrizketa-koadro honetan hautatu behar da lan-liburua zein disko-unitatetatik (A: edo C:) eta zein karpeta edo direktoriotatik berreskuratu nahi den.

Baita berreskuratu nahi diren datuak zein formatutan gorde ziren ere. Unitate eta direktorio egokia hautatuta, bertan dauden eta formatu hori duten fitxategi guztiak erakutsiko ditu ezkerreko laukizuzenean.

Saguaren bidez hor egin hautaketa eta Aceptar botoiari emanez lan-liburua irekiko du.